Skip to main content

Enpasteak, berreraikuntzak

Hortzen gaitz ugariena txantxarra da, ahoko bakteria patogenoek sortutako hortzen ehunen infekzio bat da, lehen hortz plaka edo bakteriar plaka zeritzana, gaurregun hortz biofilma. Biofilm honen metabolismoak sortzen dituen azidoek hortzaren esmaltearengan (kanpoko erasotatik babesten duen kanpoko geruza) daratulu baten efektua sortzen dute. Koroaren esmaltea zeharkatu ondoren dentina edo marfilera iritsi eta hemen txikizioa aurrera doa erradilki. Honela azidoek hortza jan egiten dute, hau gazta bezain biguna den ehun batetan bihurtuz.

Dentistaren zeregina honetan datza: usteldutako ehuna guztiz kendu, geratzen den hortz ehun osasuntsua garbitu eta enpaste bat egin, zeina urte batzuk besterik iraungo ez duen petatxu bat den. Petatxu honen eta hortzen geruzen kontrakzio eta espantsio koefizienteak desberdinak dira. Horregatik handik urteetara mikrotartetxoak agertzen dira beraien artean eta ondorioz bakteriak berriz sartuko dira txantxar berriak sortuz. Hau da dentistarenera maiz joan beharraren gomendioaren arrazoirik nagusiena. Horrela hortzen egituren aldaketa urrienak ikusteko gai gara eta txantxarren bilakaera mozteko ere.

[widgetkit id="101"]

[widgetkit id="100"]

Ortodontziaren ondoren hortz artean tarteak gera daitezke. Guk tarte horiek isten ditugu estetika hobetuz.

[widgetkit id="102"]

Batzutan hortzek itxura patologikoa ematen dieten sortzetiko malformazioren bat daukate, erraz konpondu edo disimulatu daitezkeenak.

[widgetkit id="103"]

[widgetkit id="99"]

  • Hits: 2